ingurumena - Lo que el Black Friday esconde.
logo ALBOAN TLC

Zure mugikorra eta ingurugiroaren suntsipenaren arteko konexioa ezagutu ezazu

Gure ingurugiroa zaintzen lagundu gaitzazu

Mugikorrik gabe bizitzen ez dakigu, baina ingurugirorik gabe Ezin gaitezke bizi

 Benetan behar al duzu smartphone berri bat?

2016 urteko BLACK FRIDAY egunean 1.267 milioi euro gastatu ziren: erosteko asmoaren %36a elektronika izan zen (456 milioi euro)
(Iturria: Adigital)

BLACK FRIDAY asteko erosketek geroz eta portzentai altuagoa elkartzen dute Gabonetako erosketei dagokienez.
(Iturria: GFK)

%14
2014
%18

2015
%20
2016
¿?
2017

2016. urteko BLACK FRIDAY egunean gehien erosi ziren produktuak Telebistak, Smartphone-ak eta Ordenagailu eramangarriak izan ziren.
(Iturria: GFK)

2016. urtean 1923 milio euro saldu ziren Espainian gailu elektronikoetan, Liberiako BPGren baliokidea.

Espainiako biztanleen %80a smartphone baten jabe da gaur egun.

Lau etxebizitzetatik hiruk badaukate tablet bat.

Smartphone berri batek indarkeria dakar ingurugiroarentzat.

Konexioa zuk uste duzuna baina zuzenagoa da.

SMARTPHONE bakarra ekoizteko 12.760 litro ur behar dira. 2016. urtean munduan saldutako smartphone guztiak ekoizteko 19.140 bilioi litro ur (19.140.000.000.000 litro) behar izan ziren. Santiago Bernabeu bezalako 19.000 estadio betetzeko adina ur. 

Smartphone batek bere bizitzan zehar 99kg karbono dioxido sortzen ditu, 750 bider bere pisua.

(Iturria: Weeeman.org )

Gaur egun, gure aztarna ekologiko osoko %54a karbonoko aztarna da eta 11 bider handitu da 1961. urtetik.

(Iturria: Weeeman.org )

Smartphone bakar bat ekoizteko, zeinen batazbesteko pisua 100 gramokoa den, 28,6 gramo lehengai behar dira.

(Iturria: Naciones Unidas )

Smartphone bakar bat ekoizteko 12.760 litro ur behar dira.

(Iturria: Friends of the Earth )

2014. urtean bakarrik, zabor elektronikoko kantitate handiak sortu ziren:

  • 400.000.000 tona zabor
  • 189.000 tona mugikor

Espainiako zabor elektronikoa:

  • Espainiako binztanle bakoitzak 17kg zabor elektroniko sortzen du urtero.
  • Hondakin teknologikoak, gehienetan ez direnak ondo kudeatzen, %20 handitzen dira urtero.

Ez gaude teknologiaren aurka. Teknologiaren erabilera iraunkor baten alde baizik.

Smartphone mugikorra eta Giza eskubideak

Konexioa dago mugikor, tablet eta ordenagailuen kontsumoa eta Kongoko Errepublika Demokratikoko gatazka armatuen artean, esaterako

Kongoko Errepublika Demokratikoan koltan mineralaren munduko erreserben %80a aurkitu daiteke. Mineral honengatik izango ez balitz ez litzateke teknologien iraultzarik existituko, batez ere mugikorren iraultza.

Koltanaz gain, beste hiru mineral ezinbestekoak dira gure mugikorren oinarrizko funtzioentzako: urrea, wolframioa eta eztainua. Mineral murritzak eta garestiak dira, "gatazka mineralak" deiturikoak edo "Odolez zikindutako" mineralak.

"Odolez zikindutako" mineral hauek dira mugikorretan ezkutatuta gure eskuetara iristen direnak.

Jakitun izan gabe, minetan lan egiten duten pertsona askoren esplotazioa finantzatzen dugu, baita gatazketan murgilduta dauden talde armatuen jarraipena.

Mineralen ustiapenak mundu osoko komunitate asko pobrezian murgilduta, mehatxupean, torturatuak eta erailak izateko beldurrarekin bizi izatera behartzen ditu. 

Kasu hauetan, emakumeena da kolektiborik zaugarriena, eta indarkeriaren ondorioak gehien nozitzen dituztenak.

​​Odolez zikindutako zenbat mineral ditu zure smartphone-ak?

Batazbeste smartphone batek hurrengo 4 gatazka-mineralen kantitateak ditu: 

  • Urrea: 0,03gr
  • Tantalioa: 0,02gr
  • Wolframioa: 0,6gr
  • Eztainua: 1gr

2016. urtean 1.500 milio smartphone saldu ziren mundu osoan. Hurrengo zenbakien baliokidea da:

  • Urrea: 45.000 Kg
  • Tantalioa: 30.000 Kg
  • Wolframioa: 900.000 Kg
  • eztainua: 1.500.000 Kg

Zuk ere modu ezberdinean jokatu dezakezu.


Ez diezu teknologiari eta bere abaintaila ukaezinei uko egin beharrik.


Ez dugu zertan amildegira garamatzan bidea jarraitzerik.


Ezinbestekoak gara bortizkeria hau murrizten joateko.

Zorionez, guk geuk amaitu dezakegu indarkeria honekin.

Batera gauzak aldatu ditzakegu.

ALBOAN en la India

Pertsonek ez dute soilik gatazka armatuetatik ihes egiten

Pertsona askok ingurugiroarekin lotura duten arrazoiengatik ihes egiten dute. Hala nola:

  • Aldaketa klimatikoaren ondorioak
  • Baliabide naturalen kontrolagatik sortutako gaztazkak

Koldarrak izan gaitezke eta gure sistema ekonomikoaren ez-iraunkortasuna eta gure kontsumoak ingurugiroan duen eragina alde batera utzi ditzakegu. Baita mugak itxi babesa eskatzen digutenei.  


Hala ere, modu ausartean jardun dezakegu: energia berriztatzaileak sustatu, giza eskubideak errespetatzen ez dituzten enpresak salatu eta aldaketa klimatikoaren eraginez kolektibo zaugarrienen alboan kokatu (aldaketa klimatikoak egin aurretik).


Azkeneko honetan gabiltza ALBOANen.


Lagunduko gaituzu?

ALBOAN: NORTZUK GARA ETA ZER EGITEN DUGU GAUZAK ALDATZEKO

Afrikan, Latinoamerikan eta Indian, landa-eremuetako edo zonalde marjinaletako emakumeei, indigenei eta errufuxiatuen kanpamenduetakoei bermea ematen diegu. 

Sarean batzen gara mundu osoko pertsona eta taldeekin:


- Munduan desparekotasuna sortzen duten bidegabekeriak salatzen ditugu
- Ongizatea bultzatu

- Pobrezia sortzen duten egiturak eraldatu.

Gatazkarik Gabeko Teknologia ALBOANen kanpaina da eta bere helburua mugikor, tablet eta ordenagailuen eta indarkeria eta gatazka armatuen arteko lotura ezagutzera ematea da.


Gehiago ezagutu kanpaina honen inguruan >


Halaber, denon eskura dauden kolaborazio proposamen zehatzak planteatzen ditugu indarkeria honekin amaitzeko asmoz.

Jesusen Lagundiak Euskadin eta Nafarroan duen nazioarteko garapenerako lankidetzako GKEa gara.

visión ALBOAN: foto

ALBOANek zer egiten du gauzak aldatu daitezen?

Oso garrantzitsua da zure kolaborazioa izatea, guk bakarrik gutxi egin dezakegulako. Sarean batzen bagara gauza ikaragarriak lortu ditzakegu. Zuk bezalako pertsonek emandako laguntzari esker gauza handiak lortu ditug jada.


pedro arrupe

Pedro Arrupe

quote-left

“Ni hiltzean, ez dut nahi munduak ni bizi izan ez banintz bezala jarraitzea.”

¡Retuitéalo!

Gatazkarik Gabeko Teknologia, Gizarte eta Ingurugiroko Justizia eta Abegia dira gure lanaren hainbat gako.

INDIA: Tamil Nadu eta Gujerat

Tamil Naduko gatazka: enpresa handiek lurreko emankortasuna suntsitzen dute, hazien
eta jatorrizko abereen desagerpena eragiten dute eta ur eskasiaren arazoa areagotzen dute.

Gujerateko gatazka: ubide bat eraikitzeko obra hidrauliko batek ura lortzeko zailtasunak sorrarazi dizkie Adivasiei. Lehen dohainik lortu zezaketen eta ez zuten ugaritasun arazorik. Gaur egun, berriz, ubideko ura lortzeko ordaindu behar dute.


ALBOANek zer egiten du: Dalit emakumeekin lan egiten dugu lurraren eskubidea erreklamatu dezaten eta gizarte aldarrikapenetan lidergoak sendotu ditzaten emakume Adivasiei babesa ematen diegu.


Onuradunak: 360 emakume zuzenean eta 4.800 emakume zeharka.

HONDURAS

Gatazka: 
jatorrizko komunitateak kanporatzen dituzten mina edo hidroelektrikoen ezarpena. Komunitate hauetako liderrak kriminalizatuak izaten dira haien lurraldeen arpilatzea eta suntsipena
ekiditeagatik.


ALBOANek zer egiten du: gatazka altuko lurraldeetan bizi diren emakumeak laguntzen ditugu. Gizarte mugimenduaren sendotzean sinesten dugu, Hondurasek bizi duen Giza Eskubideen krisiari erantzuteko.

Onuradunak: 7.000 emakume

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA


Gatazka: gerrako arma gisa erabiltzen da emakumeen aurkatu bortizkeria. Beldurragatik, komunitateek beren etxea uzten dute, haien lurrak talde armatu eta nazioarteko enpresen eskuetan utziz.

ALBOANek zer egiten du: Bulengoko harrera etxea babesten dugu. Etxe horretan bortizkeria sexuala sufritu duten emakumeek arreta medikoa, alfabetatzeko eskolak, elikagaiak, bizitzeko tokia eta ofizio bat ikasteko aukera izaten dute.

Onuradunak: 100 emakumeei arreta ematen zaie, beren auto-estimua berreskuratzen hasteko eta beren ahotsa entzunarazteko.

“Zorigaitza gailentzeko beharrezkoa den bakarra, pertsona onek ezer ez egitea da.”

¡Tuitéalo!

Zure laguntza ezinbestekoa da gure kontsumo arduragabea gelditzeko, gure planetarentzat berandu izan baino lehen:

Behar ez duzun zerbaitetan gastua egin beharrean eta ingurugiroari eta pertsonei kalte egingo dien zerbait erosi beharrean, zu eta zure seme-alabak biziko diren mundua hobetzeko ekarpena egin dezakezu.